'Euskaraz bizi nahi dut' leloagaz arineketan egingo dute Berrizen eta Zornotzan asteburu honetan. Abadiñon ere badabiltza lasterketa berezia prestatzen (2013ko urriaren 03a)
Fair Play kluba orain urtebete sortu zuten, eta Padel Zaleak elkartea aurtengo udan jaio da; padelak eskualdean izan duen gorakadaren isla dira (2013ko urriaren 03a)
Neguan eta udaberrian egindako euriteek eta lur-jausiek Sarria eta Besoita arteko basopista nahiko kaltetuta utzi zutela eta, bidea konpondu egingo dute (2013ko urriaren 03a)
Enpresek zundaketa baimenak eskatu dituzte (2013ko urriaren 02a)
390 lagunek manifestazioa egin zuten atzo Durangoko kaleetan, Herrira-ren aurkako operazioa salatzeko. Elorrion, 200 lagun asanbladan batu ziren, eta datozen egunetarako ekintzak antolatu zituzten. Barikuan mobilizazioak egongo dira herririk herri, eta zapatuan manfestazio nazionala Bilbon (2013ko urriaren 02a)
Atzo goizean izan zen ezbeharra Juan Itziarko auzunean. Udal arduradunek azaldu dutenez, eguerdiko 12,34etan etxe bateko sukaldeak sua hartu zuen kanpai-erauzgailuaren ondorioz (2013ko urriaren 02a)
Andres Granadosen ahaleginez gaur egun Durangoko Orfeoiaren entsegu lekua den lokalean aurkeztu dute haren lagunek Granadosen omenezko kontzertua, atzo. Hil arte Durangoko Tabira Musika Bandaren presidente izan zen Andres Granados, eta musikaren munduan bidaide izandako lau ordezkarik aurkeztu dute domekako kontzertua (2013ko urriaren 02a)
Euskal mitologiako pertsonaiek 'bizia' hartuko dute herri ekimearen bidez (2013ko urriaren 02a)
Tailer bi antolatu dituzte guraso eskolan: Etxean ematen diren hizkuntza ereduen gaineko tailerra eta eskola errendimenduan umeei laguntzekoa. Urriaren 15era arte eman daiteke izena tailerrotan (2013ko urriaren 02a)
Atzo Guardia Zibilak egindako operazioaren harira, hainbat protesta deitu dituzte eskualdean datozen egunetarako. Egoeraz hausnartu dute deitzaileek: "Aurrera egin behar dugula uste dugu, orain inoiz baino gehiago. Guztion ekarpena ezinbestekoa da". Elorrion ere asanblada egingo dute 20:00etan (2013ko urriaren 01a)
TrigoiTT taldeko Luis Mari Urizarrek irabazi zuen domekan Mallabiko mendi duatloia. Sailkapenen orokorrean zuen abantaila areagotu du horrela. Emakumeetan Saiaoa Olite nagusitu zen (2013ko urriaren 01a)
Hainbat herritan lazo berdeak banatuko dituzte gaurko egunaren harira. Gainera, udaletxeetako balkoietan pankartak ipiniko dituzte (2013ko urriaren 01a)
Basoa biziberritzeko, gizarte bazterkeria arriskuan dauden zazpi lagunek egin dute behar; Bizkaiko Foru Aldundiaren eta La Caixaren arteko hitzarmen batek ahalbidetu du ekimena (2013ko urriaren 01a)
Imanol Goñik eta Silvia Triguerosek irabazi zuten zapatuko Sorginen Lasterketa. Sari banaketa hasi aurretik megafoniaz jakinarazi zuten 50 urteko aretxabaletar bat hil zela lasterketan zebilela bihotzekoak jota. Podiuma bigarren plano batean geratu zen. Hildakoaren omenez minutu bateko isilune sentitua gorde zuten bertaratutako guztiek. (2013ko urriaren 01a)
Udaletxe aurreko plaza jendez bete da gaur, 20:15ean, zapatuan gertatutako sexu erasoa salatzeko. Alderdi guztietako udal ordezkariek, Bilgune Feminista eta Txoko Feministako kideek eta ehunka herritarrek parte hartu dute elkarretaratzean. (2013ko irailaren 30a)